IRRATIA

«Nire gorputzean leku osasuntsu bat eman diot dantzari»

Maialen Alberro dantzari donostiarra lan askorekin dabil buru-belarri, baina tarte bat egin digu bere ibilbideaz hitz egiteko. 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Txikitatik gustatu izan zaio dantza Maialen Alberro Peraltari. Ama dantza eskoletan egoten zen bitartean, hor aritzen zen begira-begira. Formakuntza askoren ondoren,  azken urteetan mundu osoko koreografoekin lan egiteko aukera izan du eta dauka: Gil Harush, Emile Camacho, Giovanni Insaudo, Adi Salant, Paolo Mohovic…

Dantzaz konpainiarekin Ubun-tu, Hona edota Agurra lanetan ikus dezakegu; lehena otsailaren 1ean estreinatu zuten, Nelson Mandela eta Desmond Tutuk ezagutzera emandako filosofia etikoan oinarritua. Horrez gain,  urriaren 5ean DAB konpainiak estreinatu zuen azken lanean ere ikusi ahal izan dugu: Azala. Donostiako Gazteszenan estreinatu zuten eta galdera bat du atzean lan honek: etorkizun hobe baterantz goaz ala erabaki txarren ziklo batean gaude harrapatuta?

Galdera horri eta beste askori erantzuteko, Bigarren Kafeko Kafe Hutsa sekziora gonbidatu dugu.