«Materialak euskaratu edo jolas berriak sortzen ditugu, euskalzaleak gara rolari izateaz gain»
Datorren Azaroak 7 eta 8an Donostian Animerrola ekimena antolatuko dute Rolariak Elkarteak eta EBLA liburudendak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Osakako Kaifukan institutuan ez dakite zer egin zuekin. Gelako bihurriak zarete. Andereño bat da zuen gustuko bakarra: Tanaka Sensei. Baina gaur bertan albiste txar bat izan duzue . Tanaka hil egin da eta irakasle berri bat etorri da bera ordezkatzera: Asami sensei. Irakasle berria oso zorrotza da eta koaderno beltz bat darama beti gainean… Zer gertatu zaio Tanakari?
Norbaitek pentsa lezake gai-jartzaileak parean dituela OIhana Iguaran eta Amets Arzallus, baina ez parean zarena zu izan zaitezke eta ez duzu zortziko txikian abestu beharrik. Datorren Azaroak 7 eta 8an Donostian Animerrola ekimena antolatuko dute Rolariak Elkarteak eta EBLA liburudendak. «Rola euskaraz egiten dugu, nitxoaren nitxoa gara» aitortu digu Rolariak elkarteko Pello Gutierrezek.
Euskaraz rol jokoetan aritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, anime eta manga komikietan oinarritutako istorioak lankidetzan sortuz. Tartean, Tanakaren istorioa. «Rol partida bat zer den azaltzea, jolastea baino zailagoa da, azken finean, denon artean istorio bat kontatzea da» dio Gutierrezek.
Peio Gutierrez Rolariak elkarteko kideak dena kontatu digu Bigarren Kafean.