Inspira Bizitzak, norbere bidea hautatzeko erreferentzia bila
Ia bi mila ikasle eta dozenaka profesional aurrez aurre jarri dituzte 2025eko Inspira Bizitzak ekimenean, zer ikasi erabakitzekotan diren ikasleei bideratutako ekimena da Kutxa Fundazioak antolatutako hau.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ Irratia
Donostiako Kursaalen egin du Inspira Bizitzak aurten Kutxa Fundazioak. 1.800 ikasle eta 80 profesional inguru elkartu dituzte. Ekimenaren helburua da euren etorkizuna erabakitzear diren gazteei erreferentzia izan daitezkeen profesionalen testigantzak jartzea eskura.
NAIZ Irratiak saio berezia egin du topaketatik bertatik. Antolatzaileen azalpenekin eta protagonisten hitzekin jaso du ekimenak eman duena.