Musikak irudia lagun duenean, bideoklipak aztergai
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Azken hamarkadetan musikaren lagun min bihurtu den beste euskarri bat izan dugu protagonsita aste honetako Ad Libitumen: bideoklipa. Honen historiari errepaso bat egin eta garai ezberdinak markatu dituzten zenbait piezari buruz hitz egin dugu, horien abestiak entzuteaz gain.
Mugimenduan dauden irudiak musikarako material osagarri gisa erabiltzea ez da gauza berria. Euri asko egin du 1920ko hamarkadan Oskar Fischinger izeneko margolari abstraktu alemaniar batek musika-konposizio klasikoak laguntzeko marrazki eta pintura bizidunak sortu zituenetik. Fischingerrek Fritz Lang eta Walt Disneyrentzat lan egin zuen Fantasia lanean, eta historiako lehen bideoklipen sortzailetzat jotzen dute batzuek. Beste batzuek, aldiz, XX mendearen erdialdera jotzen dute horretarako, eta Elvis Presleyren Jailhouse rock jotzen dute lehen bideoklip-tzat: film horren ekoizleek, bertan agertzen zen Jailhouse rock abestiaren eszena klip moduan banandu eta zinemako trailer gisa ipintzea erabaki zuten, filma ikusteko erreklamo izan zedin.
Bideo musikal handi batek abesti bat estratosferara goratu dezake, bestela ez litzatekeelako hain ona kontsideratuko, edo artista ezezagun bat ospe maila berrietara bultza. Artistikoagoa edo dotoreki sinpleagoa izan, gaurko atalean aztertu ditugun historiako musika-bideo onenen osagaiak nahiko argiak dira: sormena, artea zuzendaritzan, koreografia eta, arrakasta-zerrendak utzi ondoren ere, denboran gizartean utzi duen inpronta. Adi, ordea: atala entzun ostean bideoklip guztiak ikustera joan beharko duzu!