Ahanztura Onkologikorako eskubidea
Irudikatzen al duzue minbizia gainditzea lortu eta urte batzuk geroago bankuarekin zerbait kontratatu nahi izan edo aseguru bat kontratatzera joatean atea itxita aurkitzea? Horixe da minbizia pairatu duten askoren egoera. Ahaztura Onkologikorako Eskubideari esker, hori aldatu nahi da.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
2022ko azaroan, Josep Carreras Fundazioak "Gazteak eta Leuzemia" txostena argitaratu zuen. Bertan, 400 gaztek hartu zuten parte, eta horietatik % 47k adierazi zuten zailtasunak izan zituztela mailegu bat eskatzerakoan; % 70ek, heriotza-asegurua eskatzean; eta % 83k, bizitza-asegurua kontratatu nahi zutenean.
«Adituen esanetan, minbizia gainditu duten pertsonei gizarte gisa ematen zaien erantzuna oso defizitarioa da, eta horrek biktimizazio bikoitza eragiten du» kontatu digu Maite Tolosa abokatuak. Honi aurre egiteko, 2023. urtean Espainian ahaztura onkologikoaren eskubidea arautu zen. «Ordura arte adibidez, minbizia pasatu zuten pertsonek hiru, lau edota bost urtetik behin berritu behar izaten zuten autoak gidatzeko baimena; haien adinari zegokion baino maizago kasu askotan».
Orain ahanzturan onkologikorako eskubideari esker, minbizia jasan duten lagunek gainerakoen eskubide eta betebehar berak dituzte gidatzeko baimena berritzeko orduan. Baina zer da zehazki ahanztura onkologikorako eskubidea? «Alta medikoaren edo gaixotasuna gainditu ondoren, minbizia pairatu dutenek arrazoi honengatik diskriminaziorik ez jasotzeko eskubidea bermatzea da. Esaterako, aseguru edo finantza-produktuen zerbitzuak kontratatu nahi dituztenean euren historia medikoa kontuan izan gabe onartzea edo ukatzea asegurua, eskakizun gehigarriak ez bete behar izatea, beste edozein pertsonak baino gehiago ordaindu behar ez izatea osasun egoera honegatik» kontatu digu Tolosak.
Ahanztura onkologikorako eskubidea edozein aseguru motari aplikatzen zaio? Noiztik kontatzen dira 5 urteak ahanztura onkologikorako eskubidea aplikatzeko? Nork eman dezake minbizia gainditu dela egiaztatzen duen dokumentu bat?
Zalantza guztiak argitu dizkigu EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosak.