IRRATIA

Buru osasuneko gaixotasunei «ikusteko gogoarekin begiratzea»

.

Onintza Lasa, Gizaide fundazioko zuzendaria (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Buru Osasunaren Mundu Eguna da urriaren 10a. Pandemiak eta gizartearen eraldaketak azalera ekarri ditu osasun mentalaren inguruko arazoak, baina oraindik ere itzalpean gelditzen diren errealitate asko daude: eskizofrenia, bipolaritatea, depresio sakonak...

1997an sortu zen Gizaide, hasiera batean, emakume zaurgarrien errealitatearen aurrean erantzun bat emateko. Gerora, buruko gaixotasun larriak dituztenak laguntzen hasi zen fundazioa. Onintza Lasak kontatu digu aste honetako Aztarna Solidarioan Gizaideren egitekoa zertan datzan, eta bere garrantzia.