‘Tesla bat sutan’ kantua sortu dute Merina Gris taldeak eta Gorka Urbizuk elkarrekin
‘Zuloa’ diskoa argitaratu duten urte berean ikusi du argia Donostiako taldearen eta Lekunberriko artistaren arteko elkarlanak.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bilboko Jon Aguirrezabalaren El Tigre estudioan sartu eta elkarrekin sortuta, horrela etorri da ‘Tesla bat sutan’ Merina Gris eta Gorka Urbizu elkartu dituen abestia. Hitz-aspertu batean hasitakoari bide eman eta bi unibertsoak batu dituzte kantu honetan, pop bortitzari beste buelta bat emanaz. Hasiera batean ‘Zuloa’ diskoan joan behar zuen abestia dela aitortu digu Paskal Merina Griseko taldekideak, «baina halako kolaborazio bati ezin zaio uko egin».
Hitzak Urbizurenak dira, nahiz eta gero Merina Grisekoekin batera landu eta Berri Txarraken hainbat kanturen erreferentziak ere topatu daitezke kantuak irauten duen denboran. Zuzenean joko dute, noiz ez dakigu ordea. Bitartean, Muga ekoiztetxekoek eginiko bideoklipa ikusita izango denaren ideia bat egin dezakegu. Kantuaz gehiago jakin nahi izanez gero, berriz, goiko aldean duzue Paskalek MusikHaria saioan eskaini zigun elkarrizketa.