04 INDARREZ EZARRIA
Haustura ala erreforma, 04 atala: Indarrez ezarria
Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Askok hitz egin izan dute Espainiako «transizio eredugarriaz», baina oso bortitza izan zen. Txiki eta Otaegiren fusilatzeez harago garai horretan sortu zuten Batallon Vasco Español izenekoa, lehen gerra zikin estatal antolatua dei genezakeena. Iñaki Egaña historialariaren eskutik garaiko X jaunei begira jarriko gara; Fraga Iribarne, Adolfo Suarez, Martin Villa... ageri dira zerrenda horretan. 75eko fusilatzeen ostean garaiaren adierazgarri diren hiru mugarri ere aipatuko ditugu: 1976ko Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia, urte bereko Jurramendiko gertakariak eta 1978ko Sanferminetakoak.
Orduko instituzio frankistek aldaketari jarri nahi zioten mugaren adierazgarri dira Fraga Iribarnek, orduko Espainiako Gobernazio ministro espainiarrak, martxoaren 3ko sarraskiaren ostean esan zituenak (bideoan entzungai): «agerikoa da ez dela posible planteamendu anarkistak edo utopikoak egitea une honetan, eta agerikoa herriak ez dituela onartuko».