Euskal txahal haragiaren ekoizpena arriskuan dagoela ulertzeko gakoak
Txahal haragi ekoizleen sektorearen etorkizunaz ohartarazteko Donostian prentsaurrekoa deitzearen biharamunean, arazoaren bi ardatzen berri eman du Gipuzkoako EHNEko lehendakari Garikoitz Nazabalek. Gizentze gastu eta salmenta prezioen arteko desoreka eta esportatzaileekiko menpekotasuna.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bide beretik jarraituz, zail suerta liteke hemendik urte batzuetara Euskal Herrian hazi eta gizendutako txahalen haragia erostea. Alde batetik txahal bat gizentzeko kostu altuak eta honen errentagarritasun falta daude. Bestetik gero eta gehiago zabaltzen ari den gizentzeko txahalen esportazioa, bereziki Afrikako Iparraldera. Euskal txahal haragirik gabe gelditzeko mehatxua oso erreala dela ohartarazi du berriki EHNE sindikatuak prentsaurreko batean. Alde batetik txahal bat gizentzeko kostu altuak eta honen errentagarritasun falta daude. Bestetik gero eta gehiago zabaltzen ari den gizentzeko txahalen esportazioa, bereziki Afrikako Iparraldera.
Bi kasuetan ekoizle eta merkatari handiek markatzen dituzte jokoaren arauak, abeltzain txikien kaltetan. Urtez okertuz joan den fenomenoaren gako nagusien berri eman du NAIZ Irratian EHNEren Gipuzkoako atalaren lehendakari Garikoitz Nazabalek, baita herritarrak hausnartzera deitu ere.