Katealegaia Fundazioa, lan-aukerak denentzat
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Katealegaia Fundazioa Gipuzkoan kokatutako gizarte-ekonomiako erakunde bat da, desgaitasun intelektuala edo garapen-arazoak dituzten pertsonen laneratzea sustatzen duena. Bere jarduera nagusia pertsona horientzat lan-aukerak sortzea da, enplegu babestuan eta enplegu arruntean, industria sektorean eta beste arlo batzuetan.
Fundaziotik, Jaione Zubizarreta Arregik xehatu digu egiten duten lana, Gipuzkoa Kutxa Solidarioko kide den Elena Rosalesek lagunduta.