IRRATIA

Eskola kirola: Ikasturtearen balantzea

Ez da urte erraza izan eskola kirolaren arloan, batez ere Gipuzkoan izan den afera kontuan hartuta. Honen harira, datorren ikasturtea ere garrantzitsua izango da ikusteko zein ondorio dituen egindako aldaketak. Ikasturtearen balantzea egin dugu Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariarekin.

Eskola kiroleko futbol partidak hondartzan. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Ikasturtearen balantzea egin dugu, betiere eskola kirola ardatz, Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariarekin. Zer ikaskuntza utzi ditu? Zer erronka daude oraindik zabalik? Zalantzarik gabe, urtea ez da erraza izan, batez ere azken hilabeteotan Gipuzkoan izan den afera kontuan hartuta. Orain ikusi behar, besteak beste, aldaketa honek zein ondorio dakartzan datozen urteetan, baldin eta baditu. Hau izango da, etorkizunera begira, eskola kirolak izango dituen erronketako bat.