IRRATIA

Buruz buruko finaleko une erabakigarriak

Altuna txapela jantzita bere herrikideekin (Oskar Matxin Edesa | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Jokin Altunaren alde erori da txapa eta aukera baliatu du buruz buruko finalean 10-3 jartzeko aurretik. Iñaki Artolaren txanda iritsi da, ordea, gero, 16-19kora iritsi arte. Altuna nagusi azkenean (22-19). Ion Garateren kontakizunarekin eta Ibai Zabalaren analisiarekin kontatu dizue NAIZ Irratiak final handia zuzenean, une erabakigarriak jaso ditugu audio nahasketa honetan.