IRRATIA

Laztana Laztana x 1

Inspirazio iturri diren abesti eta abeslariei egingo die tartea Laztana Laztanak. Oso ondo pasako dugula hitz eman digu Sandrak.

Laztana-Laztana musikariak parte hartu du maiatzeko 'Beste Bat' saioetan (NAIZ irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Barakaldokoa da Laztana Laztana musikaria, Sandra da benetako izena. Musika kontserbatorioan egin ditu ikasketak eta egun musika irakaslea da. Kontatu digu doai berezia duela instrumentuak jotzeko, klarinetea, gitarra, txirula, baxua....ekoizpen musikaleko ikasketak egin ditu eta horrek ireki dizkio ateak bere lehen diskoa kaleratzera.