Faxisten basakeriak komiki eran ekarriak
Aiert Zubigaraik ‘Elgeta 1937-Emakumeen memoria’ komikia egin du. Espainiako altxamendu faxistan Intxortako frontea hautsi eta Elgetan edozer egiteko baimenarekin sartu zirenean emakumezkoei egindakoen testigantza ematen du. Aurrerago, Bilbo bitartean izandako basakeriak kontatzen jarraituko du.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Aiert Zubigarai egile elorriarrak ‘Elgeta 1937 - Emakumeen memoria’ komikia egin du. Espainiako altxamendu faxistan zazpi hilabeteren ondoren Intxortako frontea hautsi eta Elgetan edozer egiteko baimenarekin sartu zirenean emakumezkoei egindakoen testigantza eman nahi duen lana da.
Lan hau aurretik duen proiektuaren lehen alea da. Hain zuzen, 'Emakumeon Memoria 1937 - Intxortatik Artxandara' ekimen zabalagoa du eskuhartean, eta asmoa da komiki gehiago egitea Bilboren erorketa bitartean beste herri batzuetan faxistek emakumeei egindako basakeriak azaleratzeko.