Aitor Martinez 'JAI/Egun'
Aitor Martinez 'JAI/EGUN' proiektuaren baitan atera duen diskoa aurkezten izan da Paraleloan saioan. Musikari zarauztarrak diskoan jaso dituen bederatzi abestiak aurkeztu dizkigu bere ibilbidea errepasatuz.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Silvio Rodriguezen kontzertu batean izan zuen Aitor Martinez gaztetxoak gitarra-jole izan nahi zuen ziurtasuna. Urte batzuk beranduago musikari zarauztarra bere lehen diskoa besapean hartuta dator. 'JAI/EGUN' izenaz abiatu du proiektu pertsonala Martinezek. Diskoan jasotzen dituen 9 abestiak ere hala dira, erabat pertsonalak. Atomosfera propio bat eratu du bertan, eta doinu eta hitzak elkarrekin jolas egiten dute malenkoniaz bustitako kantuetan.
Sormen prozesua, diskoaren grabaketa eta zuzenekoak izan ditugu hizpide Aitor Martinezekin Paraleloan saioan.