IRRATIA

«Zor diogu gure gizarteari iraganaz hitz egitea»

Helburu argia du plazaratu berri den Urretxuko Bizikidetza Foroak: «alderdikeriak alde batera utzi eta iraganaz beste plano batean hitz egiteko aukera eskaintzea». Proiektuaren koordinazioaz arduratu den Baketik erakundeko kidea da NAIZ Irratian izan den Aintzane Gamiz.

Urretxuko Bizikidetza Foroaren aurkezpena
Urretxuko Bizikidetza Foroaren aurkezpena (Baketik)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hiru urtez elkarbizitzaren eta memoriaren inguruan modu diskretuan lanean aritu ostean, Urretxuko Bizikidetza Foroak bere lana aurkeztu die herritarrei.

Bizikidetza foroa zerbait bada, «anitza» dela dio Aintzane Gamizek, Baketik irabazi-asmorik gabeko erakundeko kideak, «esparru ezberdinetako pertsonak biltzen dituena». Bada denek amankomunean duten zerbait: «elkarrekin eseri eta hitz egiteko borondate».

Borondatea. Hori da Gamizen ustetan beharrezkoa den osagarria. «Erreseta perfekturik» ez dagoela, baina «testuingurua eta espazio segurua sortzea» iruditzen zaizkio ezinbestekoak.