IRRATIA

Poropopoesia galaktikoa

Haurrek ere badakite poesia idazten eta errezitatatzen. Peru Magdalenak eta Saroa Bikandik horren lekuko dira Poropopoesia tailerrak egiten dituzten aldiro.

Poropopoesia galaktikoa (Concceta Probanza)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Poesia haurrekin nola lantzen duten kontatu digute Hegoa proiektuko kide Saroa Bikandik eta Peru Magdalenak. Nola lantzen dituzten haikuak, piktogramak edo metaforak hitzez zein irudiz, eta nola lortzen duten haurrek gorputz osoarekin kontatu ditzaten.

Saioa borobildu dugu Iraia Urrestila eta Lore Agirrezabalen liburu gomendioekin, eta baita Intza Alkainen errezitaldiarekin ere.