«Leherketek osasun kalte handiagoak eragingo dituzte»
Subflubialaren kontrako plataformak Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumen inpaktuaren adierazpena aldatzeko egin duen saiakera salatu du. Hodei Rodriguez, plataformako kidea, NAIZ irratian egon da aldundiaren jarrera kritikatuz eta ostiral honetan egingo duten giza-katearen zergatiak azalduz.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Subflubiala Ez! plataformak Bizkaiako Foru Aldundiak ingurumen inpaktuaren adierazpena aldatzeko egin duen saiakera salatu du. Aldaketa Portugalete eta Getxoko itsasadarraren azpiko tunelean leherketak egin ahal izateko sustatu dute. Hegoi Rodriguezek, plataformako kideak, leherketek «osasun kalte handiagoak» eragingo dituztela salatu du.
Plataformako kideek giza-katea egingo dute ostiral honetan, Artaza-Erromo institutu publikoaren aurrean: «Ikasleak izango dira kalte gehien jasango dituztenak». Horrekin batera, adin txikikoak «bereziki zaurgarriak» direla gehitu du.
Ingurumen inpaktuaren txostena Bizkaiako Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ingurumen planen kontrako dela salatu du Rodriguezek. Bizkaiako Foru Aldundiarekin elkartzeko saikera egin duten arren, aukerarik ez dutela izan nabarmendu du.