IRRATIA

Gure Esku Dagok 12 urte bete ditu; iragan eta etorkizunari buruzko hausnarketak 

12 urte bete ditu Gure Esku Dago ekimenak eta ospatzeko, zuzendaritzaren parte izan ziren eta gaur egun diren 30 kide baino gehiago elkartu ziren larunbatean Arantzazun.

Ekainaren 7ko mobilizaziorako deialdia egin dute (Gure Esku)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2013ko ekainean Irunen, Ficoban, Euskal Herriko beste herri mugimendu bat sortu zen. Erabakitzeko eskubidea oinarri zuen Gure Esku Dago aurkeztu zuten. Ordutik 12 urte igaro dira. 12 urte eta hamaika dinamika, ekimen eta kide. Hamaika momentu berezi, tentsio une eta zuzendaritza kide.

Bada pasa den larunbatean, Gure Eskuko zuzendaritzaren parte izan ziren eta gaur egun diren 30 kide baino gehiago elkartu ziren Arantzazun. Bateratu, elkar indartu, eta bertatik ekainaren 7rako deitu duten mobilizaziorako deia egiteko probestu zuten larunbata.

Egunak askorako eman zuen, atzera begira jarri eta sorreraren inguruan aritu ziren batzuk mahaiaren bueltan. Orduz geroztik zuzendaritza taldeko kide izan diren eta gaur egun ere badiren Zelai Nikolas, Jexux Olaziregi, Josu Etxaburu eta Paula Rosonen testigantzak  bildu ditu June Romatet Ibargurenek erreportaje honetan.