Nola laguntzen du eskola kirolak errendimendu akademikoan?
Ba al zenekien eskola kirolak errendimendu akademikoa hobetu dezakeela? Jarduera fisikoak, gorputza ez ezik, adimena ere indartzen du: kontzentrazioa handitzen du, estresa murrizten du eta diziplina sustatzen du. Horixe azaldu digu Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariak.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Kirolak errendimendu akademikoa bultza al dezake? Ikerketa ugarik baieztatzen dute jarduera fisiko erregularrak kontzentrazioa, memoria eta ikasteko gaitasuna hobetzen dituela. Gainera, estresa eta antsietatea murrizten laguntzen du, ikasgelan hobeto jardutea erraztuz.
Eskola kirolean garatzen den diziplina, talde lana eta denboraren kudeaketa ikasteko ohitura hobeetan eta motibazio handiagoan islatzen dira. Ariketa eguneroko errutinan sartzeak osasunari mesede egiteaz gain, ikasleen hezkuntza arrakasta ere bultzatzen du. Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariarekin aritu gara honen guztiaren inguruan NAIZ Irratian.