«Lagunak izan dira beti gehien babestu izan nautenak»
Libe Mendizabal Pascualek txikitatik maite izan du antzerkia, baina garai hartan ez zuen ingurukoen babesik izan, eta 50 urte beteak zituela erabaki zuen interpretazioaren bidea hartzea

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
«Krisialdia hamarkaldi bakoitzean edukitzen nuen. Juten nintzen konturatzen denbora pasatzen zela eta nik nire barruan banekien egin behar nuena ez nuela egiten. Ahal nuenean ikastaroak egiten nituen» kontatu digu Libe Mendizabal Pascuak aktoreak.
Horrela, bizitza osoa zuzendaritza idazkari gisa lanean aritu ondoren, dena utzi eta interpretazioan sakontzea erabaki zuen. Familiaren babesa ez du beti aldamenean izan, baina ondo ezagutzen zuten eta garai hartan «nire familikoek opari bat egin zidaten, ikastaro bat. Ikastaroan denetarik bizi izan zuen, momentu gogorrak ere bai, baita Iruzurtiaren sindromea ere». Ikastaroan bertan bizitakoa ez ahazteko esan zieten, «neretzat zaila izan zen bizitza normalera bueltatzea, baina ia barruan zerbait aldatu zen»
Ordutik mikroantzerki testuak idatzi, antzeztu eta antzezlan luzeak egiten dabil. Orain gutxi, Funanbulistak lana antzeztu zuen, eta bertan lan egitea «terapia izan da. Pertsonaia hartu, zure barruan sartu, maitatu egin behar duzu» Halaxe egin du, eta baita bizi duen momentuarekin ere. «Esperientzia izugarria izan da paper hau egitea». Beste hainbat proiektu ere baditu esku artean, eta askorentzat inspiratzaile izan daitekeen bere ibilbidea elkarrizketan entzun dezakezue.