Kontsumo arduratsua helburu, Errigorako udaberriko kanpaina
Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak, produktu berriekin oraingoan. Dena den, «kontsumo arduratsua dugu helburu», Peru Aranbururen hitzak dira. Errigorako kidea NAIZ irratian egon da, eta gogorarazi du eskaerak egiteko epea zabalik dagoela hilaren 26ra arte.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Errigorak udaberriko kanpainari ekin dio. Sorta berriak eskaintzen dituzte oraingoan: arroza, lekaleak, almendrak, pasta eta ardoak. Hala ere, «modu arduratsuan» kontsumitzeko deia egin du Peru Aranburuk, Errigorako kideak.
Produktuak egiteko eskaera zabalik dago hilaren 26ra arte. Aranburuk «bizkor» ibiltzeko esan du, izan ere, «eskariak oso ondo doaz eta produktu batzuk agortzen ari dira». Errigorak gauzatzen dituen kanpainak «bide bat zabaltzeko potentzial handia» dutela esan du, Nafarroako erdi eta hegoaldeko «lurretan beste bide alternatibo hauetatik merkaturatzeak pisu handia» izan dezakeela gehitu du.