IRRATIA

'Gernika, día de mercado'

Urko Mantzizidor Paraleloan saioan izan da bere bigarren eleberria 'Gernika, día de mercado'  (Alberdania) lana aurkezten.

Urko Martzizidor
Urko Martzizidor (Gorka Rubio | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Gozamenaren gozamenez idazten du Urko Mantzizidorrek, eta gozamen horrek ia 600 orrialdetako uzta utzi digu mundakar idazlearen bigarren emaitza  literarioan: 'Gernika, día de mercado' argitara berri du Alberdania etxearen eskutik.

Garaiak eta generoak uzatrtu ditu eleberri honetan Urko Mantzizidorrek. 1937tik 1987ra saltoka darabil irakurlea, eta eleberri historikoaren eta intrigazko eleberrien artean dantzan aldi berean.  Osatu gabeko zauriak, hauen arrastoak, hauen zama denboran zehar, familia- harremanak eta bestelakoak, tankera askotariko  gatazkak harilkatu ditu Mantzizdorrek bere bigarren eleberri honetan.

Sormen prozesuaz, eta emaitzaz hitz egin digu idazleak Paraleloan saioan.