IRRATIA

«Ezkerreko erreforma baterako bidea markatzen duen akordioa lortu dugu»

Podemosek erreforma fiskala adostu du EAJ eta PSE-EErekin. Astea bete dute albisteak eta akordioak. Erreformaren nondik norakoak aipatzeko NAIZ Irratian izan da Miren Echeveste, Elkarrekin Podemoseko batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Miren Echeveste, Donostiako NAIZ eta GARAko erredakzioan.
Miren Echeveste, Donostiako NAIZ eta GARAko erredakzioan. (NAIZ Irratia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Astea bete du akordioak. Iragarpena gauzatu ostean eman diren pausoei buruz, dio Miren Echevestek zuzenketak sakon aztertzen ari direla orain, EAEko hiru lurraldeetan «armonizazioa zaintzeko».

Ibilbide luzeko akordioa izan da. Lehen unean, Podemosek militantziari kontsulta egin zion, eta hau bertan behera utzi zen emaitza eztabaidaezina ez zela argudiatuz. Berdinketa zegoen, eta ikusi zuten ez zela nahikoa baiezko borobil bat emateko. Hortaz, negoziazioan aurrera jarraitu zuten, babes gehiago lortzeko. Aurrera jarraitu du negoziazio mahaiak, Echevestek azaldu duenez, «oraingo adostasun puntura iritsi arte».

Kontsultaren parte-hartzea %25ekoa izan zen eta, militanteen erantzun faltari dagokionez, batzarkidearen interpretazioa da «oso azkar» egin zela aurrera jarraitu nahi zutelako, negoziazioa gehiegi ez gelditzeko.

Edonola ere, azaldu duenez, «adostasuna oso zabala da eta gehiengo handi batek babesten du erdietsi dugun bigarren akordioa. Elkarte eta norbanako askok eskertu digute».