'Oroit Lou Reed'
Mikel Telleria musikaria “Oroit Lou Reed” diskoa aurkezten izan da Paraleloan saioan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Erreferentziako artista izan da Mikel Telleriarentzat Lou Reed gaztarotik abiatu eta bizitza osoan. haren omenezko diskoa ondu du 'Oroit Lou Reed' izenburupean. Ez da musikari estatubatuarraren abestien moldaketa bat, haruntzago joan da Telleria: Reed-en moldeetara egokitutako abestiak sortu ditu. Eta baita lortu ere. Lou Reeden ahots tonua, abesteko modua eta doinukera dotore tajutu ditu musikari idiazabaltarrak. Paraleloan saioan izan da diskoa aurkezten.