Euskaraldia, pentsiodunak, negozazio fiskala eta Pablo Gonzalezen kontakizuna, analisira

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Asteleheneko Informazioren Hariko analisi mahaiko hausnarketak, Ekhiñe Atorrasagasti kazetari eta Garbiñe Biurrun epailearen gain gelditu dira, ekonomiak, EAEn garatzen ari den negozazio fiskalak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa helburu, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarritako Herri Ekimen Legegileak markatuta bereziki.
Ezin aipatu gabe utzi ordea, udaberrian egingo den Euskaraldian izena emateko epea zabalik dagoela. Era berean, Poloniako espetxe batetik epaiketarik gabe atera zenetik Pablo Gonzalezek argitaratutako lehen artikuluaren biharamunean, euskal kazetariak jasandako eskubideen urraketari ere egin zaio tartea.