«Lehen edizioa arrakastatsua izan zen, eta urtez urte hala izaten ari da»
Apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da aurten Lumafest, gazte literatura eta gazteen sorkuntzak bultzatzeko jaialdia.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gaur egun, gazteen artean pantailak, bideo jokoak eta film eta telesailak nagusi direla uste bada ere, askok nahi izaten dute liburu baten orrien artean galdu eta mundu ezberdinak exploratzen ibili. Adibide nabarmena da esaterako Tik Tok sare sozialean geroz eta handiagoa den irakurle komunitatea, haien artean liburuen inguruan hitz egin eta gomendatzeko erabiltzen dutena.
Bada, gazteentzako literatura eta gazteen sorkuntza bultatzeko asmoz, 2021ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak ekimen berria jarri zuen martxan: LUMAfest izena jarri ziotena. Patxi Presa antolatzaileetako batek azaldu du asko aldatu dela gazteek literaturarekin duten harremana, baina hala ere estua dela: «Gaur egun genero espezifiko bat dago gazte literaturan, eta barnean gai ezberdinak daude: romantasy, enemys to lovers eta beste hainbeste».
Horregatik, eta gazte literatura bultzatzeko asmoz idazle ezberdinekin topaketak eta elkarrizketak antolatzen hasi ziren, eta aurten laugarren urtez apirilean ospatuko da Lumafest. «Lehen edizioa arrakastatsua izan zen, eta urtez urte hala izaten ari da», esan du Presak. Aurtengo edizioa apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da, eta antolatzaileak dei egin du bertaratzera.