IRRATIA

29 urte bete ditu Pokémonek

Martxoko bideojoko berrien zerrenda egin dugu eta baita urteurren bati begira jarri gara. Azkar pasatzen da denbora eta Pokémonek 29 urte bete ditu. Bukatzeko,  Steam Next Fest-ak demoen zaparrada ekarri digu.

Game Erauntsia saioan komentatutako bideojokoen irudiak
Game Erauntsia saioan komentatutako bideojokoen irudiak (Game Erauntsia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Martxoa iritsi da, eta, beti bezala, hilabeteko bideojokoen estreinaldi handien agenda atera dugu. Joko handi gutxi jasoko ditugu egunotan, baina urteko esanguratsuenetako bat laster dator: Assassin’s Creed Shadows. Horrez gain, 'Split Fiction' edo 'The First Berserker: Khazan' bezalako titulu interesgarriak estreinatuko dira, baita 'Xenoblade Chronicles X: Definitive Edition', 'Atomfall' edo manganimezaleek gozatzeko 'Bleach: Rebirth of Souls'. Indie jokoentzako tartea ere badaukagu, noski. 'Cataclismo' nahiz 'Wanderstop' berezien inguruan hitz egin dugu gure irratsaioan.

Pokémonek 29 urte bete ditu. Otsailaren 27an ospatu zuten urteurrena Pokémon Presents aurkezpen bereziarekin, eta bertan sakelako munstroen etorkizunera begira jarri ginen. Aldez aurretik ezagutzen genuen Pokémon Legends Z-A mugimenduan ikusi genuen lehen aldiz, eta, gainera, Pokémon Champions iragarri zuten azkenik: Switch kontsolan zein gailu mugikorretan estreinatuko den txandakako borroken titulua dugu.

Bukatzeko, ohiko Steam Next Fest jaialdia ekarri dugu Game Erauntsiara. Hainbat demo probatzeko aukera eduki dugunez, gehien gustatu zaizkigunak aztertu ditugu: Gothic 1 Remake, Skin Deep edo Wheel World obrek eskaintzeko dutena ezagutu dugu proba laburren bitartez,