IRRATIA

Zer pentsatzen du euskal gizarteak berrarmatzeaz?

Ursula Von der Leyenek Europa berrarmatzeko plana iragarri zuenetik, hedabideetan bor-bor daude Errusiarekiko mehatxua zein armak lortu ahal izateko finantzaketa bideak. Herritarrekin guzti hau partekatu nahi izan dugu; baita ere, ea prest egongo liratekeen frontera joateko.

Ursula von der Leyen Europako Parlamentuan
Ursula von der Leyen Europako Parlamentuan ( DPA | Europa Press)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Errusiarekiko mehatxua sentitzen duzu? Beharrezkoa ikusten duzu armagintzako inbertsioa? Edo, derrigortua izango bazina, joango zinateke frontera? Hauexek izan ditugu hizpide herritarrekin. Zalantzak nagusi erantzunen artean.