IRRATIA

Zolas x 1

'Zolas' ek bere lehen EPa argitaratu berri du: 001. Maitasuna, bakardadea, festa eta gehiegikeriak bezalako gaiak landu ditu erritmo elektronikoekin.

Zolas musikariaren 'Beste Bat' saioa
Zolas musikariaren 'Beste Bat' saioa (NAIZ IRRATIA)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Xabier Arrazola, Zolas izen artistikoz ezaguna. 29 urte ditu eta Donostiarra da.  Urte batzuk Lamiak rock talde batean ibili ondoren, musika ekoizpenaren munduan murgiltzea erabaki zuen, bereziki elektronikan. Bere lehengo '001' EP-a argitaratu  du martxoaren 6an.

Rusowsky, Chico Blanco, Hofe eta beste hainbat artistaren eraginpean, Techno, House eta UK Garage generoekin esperimentatu du. Guztia ahots 'autotuneatu' batekin eta letra oso intimo eta pertsonalekin apainduta, introspekzio-ariketa baten islada da. Maitasuna, bakardadea, festa eta gehiegikeriak bezalako gaiak landu ditu.

Beste Bat saio honetan 001 EPko kantuak aditzeaz gain bere lan berriko kantuak adituko ditugu.