IRRATIA

Udaberriko oporrak familian eta euskaraz igarotzeko aukera emango dute egonaldi ibiltariek

Familientzako egonaldien aurkezpena, Baionako 'On bilgunea' lokalean. (Guillaume Faveau)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Udaberri honetan, haurrek eta gurasoek lehenbizikoz izango dute egonaldi ibiltarietan euskara praktikatzeko aukera Ipar Euskal Herrian, beste familia batzuekin batera. Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeek Baionan aurkeztu zuten 'Famili’on' ekimena otsailean.

Lehen edizio honen berri emateko, Plazaratik Irati Fernandez izan dugu NAIZ Irratian.