IRRATIA

Makro eta mikronutrienteak: zer dira?

Gaurko solasaldian, elikadura orekatua izateko ezinbestekoak diren makronutrienteak eta mikronutrienteak aurkeztuko ditugu. Lehen saio honetan, karbohidratoetan eta kirol-errendimenduan duten funtsezko eginkizunean zentratzen gara, Ainhoa Aierdi 'Sasoituz' zentroko kirol nutrizionistaren eskutik.

Elikagai ezberdinak.
Elikagai ezberdinak. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Mantenugaiak dira gure elikaduraren oinarria eta makronutrienteetan (hidratoak, proteinak eta koipeak) eta mikronutrienteetan (bitaminak eta mineralak) banatzen dira. Bakoitzak funtsezko funtzioa betetzen du osasunean eta errendimendu fisikoan. Lehen atal honetan, karbohidratoetan jartzen dugu arreta, funtsezkoak baitira gorputzarentzat energia-iturri gisa, batez ere kirolean.

Ainhoa Aierdi kirol-nutrizionistarekin batera, hidrato mota desberdinak aztertzen ditugu, nola eragiten duten energian eta berreskurapenean, eta haien kontsumoari buruzko mito batzuk argitu ere bai. Benetan beharrezkoak al dira dieta guztietan? Nola optimiza dezakegu ingesta gure jarduera-mailaren arabera?