IRRATIA

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

‘Egunon’ esanaz itxi du bere ibilbide musikala Guda Dantza taldeak

Uribe-Kostako taldeak ekainaren 21ean emango du azken kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian. Baina, aurretik, beren azken kantua publikatu dute eta horren inguruan eta agurraren inguruan hitz egitera etorri dira MusikHaria saiora.


Institutuan elkartu eta gaur egun oraindik elkarrekin dabiltza Guda Dantza taldekoak. Bizitza erdia taldean eman ostean, agur esango dute 2025eko ekainaren 21ean. Ez ilusiorik ez dutelako, ez sormenaren iturria agortu zaielako… baizik eta bizitzak horra eramaten dituelako, eta, zergatik ez, musikaren industriaren injustiziak ere bai. 

Baina sareetan agur esan eta pertsiana jaitsi ordez, azken kontzertu bat antolatu dute ekainaren 21erako, Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik, ordea, ilusio eta mimo handiz egindako ‘Egunon’ abestia eta bideoklipa ere kaleratu dituzte. MusikHaria saioan izan ziren horren guztiaren inguruan hizketan.