IRRATIA

Herri inauteriei ate joka, momotxorroen herritik

Momotxorroak Altsasun
Momotxorroak Altsasun (Aitor Karasatorre | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Altsasukoak herri inauterien paradigmaren adierazle gorenetakoa dira. Nonahi egin dira ezagun bertako momotxorroak; haien sardeen eta odolaren izu izan daiteke bertara ikusle huts gisa gerturatzen dena; festaren barne bihurtuko da, ordea, inauteri giroan sartu nahi duena. Momotxorroak ez ezik han izango ditu Maskarita, sorginak, akerra, goldea, ziripotak... 

Ruben Imaz da momotxorroetan urte luzez aritu denetako bat, festaren egungo izaeraz, frankismo garaian izandako etenaz eta herriko zaharrenek oso begi onez ikusi ez zuten berreskurapenaz aritu da ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcasteko 14. atalean.