IRRATIA

EiTBren administrazio kontseilua, Betharrameko abusuak eta Alemaniako hauteskundeak analisira

Izugarri kontserbadorea omen da itxura guztien arabera Alemaniako kantziler berria izango den Friedrich Merz. (Michael Kappeler | DPA)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Begoña Errazti eta Patxi Zabaleta izan dira astelehen honetako (hilak 24) analisi mahaiean asteak dakartzan albisteak aztertu eta ebaluatzeko arduradunak. Arlo soziopolitikoan, EiTBn eratu berri den administrazio kontseiluaren inguruan ELA sindikatuaren ohartarazpenak eta irakurketa jaso ostean, Europako potentzia den, baina ahulduta datorren Alemaniara ere begirada, hauteskundeen biharamunean.

Betharram eskola katolikoan egunez egun ari dira azaleratzen indarkeria salaketa gehiago, horietako asko sexu indarkeriari tiraka. Egunetik egunera ari da gero eta argiago gelditzen ere, aski ezaguna zela bertan ematen zen indarkeria, baita normalizatuta zegoela hain handi batean garaian.