IRRATIA

Ankerkeriaren aurrean, elkartasunak lotuko ditu Euskal Herri eta Palestinako haurrak

Hasieran egin zituzten kalkuluak aise gaindituz 1000 bat gutun, marrazki, abesti edo bideo bidali nahi ditu Gure Haurrak Ere Badira egitasmoak Palestinara, bertako haurrentzat. Egitasmoko kide batek azaldu du Naiz Irratian nola egingo duten bidalketa.

Palestinako haurrei bidaliko dieten marrazkietako bat. (Gure Haurrak Ere Badira)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Askok uste dute, haurrak munduko gatazka eta ankerkeriaren aurrean isolatu behar direla, burbuila batean baleude bezala munduan gertatzen diren gauza ilunak ezkutatu. Kontrakoa deritzote Gure Haurrak Ere Badira egitasmoko kideek, errealitate gordin baten aurrean, haurren elkartasuna interpelatzen baitute, gizarte eta mundu honen parte badirelako.

Euskal Herriko haur eta nerabeen ia 1000 elkartasun mezu helaraziko dizkiete Israelen eraso edo okupaziopean bizi diren Palestinako haurrei. Aurretik ere egin izan du keinurik Gure Haurrak Ere Badira elkarteak, besteak beste, ikastetxeetan egin zituzten elkartasun keinuak. Bi hilabetetan zehar elkartasun mezuak eta beste eduki batzuk jasotzen ibili dira eta orain horiek,Palestinarako bidean jarri nahi dituzte. Nola egin nahi duten azaldu du Gure Haurrak Ere Badirako ordezkari batek.