IRRATIA

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

Arabarren hauspoa herri inauteriei


Frankismo garaiko etenaren ostean 50. aldiz antolatu dituzte Zalduondoko inauteriak. Azken hamarkadan berreskuratu dute Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteria eta iraganeko erroari eutsita jarraitzen dute Kanpezun, Kuartangon eta Salzedon. 

Azaroan Arabako herri inauterien pizgarri izateko asmoz antolatu zuten MaskAraba ekimena; berreskurapen prozesuan izaten ari diren mugarriak ezagutzeko aukera paregabea eskaini zuen.