IRRATIA

«Jarrera moduan, egunero jolasari tarte bat eskaintzea behar-beharrezkoa dugu»

Mahai baten bueltan elkartu dira hiru lagun, erronka bati ekiteko prest. Jarraibideak argiak dira: B eta S hizkiak dituzten eta hiru silabaz osatuta dauden hitzen zerrenda egin behar dute. Lehenengo amaitzen duenak esaldi bat oihukatu beharko du: silaba beroa! 

Silaba Beroa; bakarrik edo taldean gure hiztegia astintzeko jolasa. (Silaba Beroa)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


 

Horixe da Silaba Beroa mahai-jokoak proposatzen duena. Gaitasun mentalak eta hiztegia oinarrian dituen jolasa sortu du Iratxe Esnaolak. «Haurtzarotik egiten nuen hitz-jolas bati forma eman nion» dio sortzaileak. 

«Mahai batean eseri, gauza fisikoekin egon, teknologia alde batera utzi… gauza horiek eragin handia dute» esan digu Esnaolak. Eta horregatik erabaki zuen, sormena eta pasioa uztartuz, jolasa asmatzea. 

Entzun Bigarren Kafean egin diogun elkarrizketa.