Estrategiak kirol nutrizioan errendimendua hobetzeko
Zein estrategia jarraitu ditzakegu entrenatzerako edo lehiatzerako orduan gure errendimua onena izan dadin? Horixe aztertu dugu NAIZ irratian Iñaki Arratibel kirol medikuarekin. Ezagutu zer, noiz eta nola jan zure energia optimizatzeko eta berreskuratzeko.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Nola planifikatu elikadura ariketaren eskakizunen arabera? Zein estrategia jarraitu ditzakegu? Makronutrienteen distribuzioa, gehigarriak noiz eta nola... galdera hauei erantzunak bilatzen aritu gara Iñaki Arratibel kirol medikuarekin.
Gainera, nutrizio-beharrak kirol motaren eta ahaleginaren intentsitatearen arabera nola aldatzen diren aztertu dugu. Ez da gauza bera gorputza erresistentzia-lehiaketa baterako prestatzea edo indar-entrenamendu baterako prestatzea. Dieta diziplina bakoitzera eta errendimenduaren une garrantzitsuenetara egokitzea izan daiteke potentzial fisiko handiena lortzeko gakoa.