IRRATIA

Epilepsiaren Nazioarteko Eguna: ingurukoentzat gomendioak

2015etik, otsaileko bigarren astelehenero, Epilepsiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Epilepsia duten pertsonen, senideen eta/edo zaintzaileen eskubideak aldarrikatzeko eta kontzientziatzeko eguna da hau. Bigarren Kafean krisi epileptiko baten aurrean egitekoen dekalogoa osatu dugu. 

Lazo morea da Epilepsiaren Nazioarteko Egunaren ikurra
Lazo morea da Epilepsiaren Nazioarteko Egunaren ikurra (Pexels)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2015etik, otsaileko bigarren astelehenero, Epilepsiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, Gipuzkoako Epilepsia elkarteak hiru ardatz azpimarratu nahi izan ditu: botiken hornidura, gobernantza-maila guztietako koordinazioa eta ikerkuntzarako inbertsio handiagoa. Azken horren harira, sexu- eta genero-begirada bat integratzea aldarrikatu dute, hainbat errealitate biologikotara egokitzen diren terapiak garatzeko. 

Horretaz aritu gara Bigarren Kafean, Depakine botikaren auzi judiziala azaldu dugu eta ingurukoentzako gomendioak eman ditugu. Horietatik garrantzitsuena: ez sartu hatzak ahoan.