«Estrategiak turismoaren inguruan pentsatzeko molde desberdin bat eskaintzen du»
Euskal Hirigune Elkargoaren turismo estrategia abenduaren 7an bozkatu ondoren, otsailaren 4an aurkeztu zuten ofizialki. Turismo politikaren arduradun Daniel Olçomendyk estrategia horren nondik norakoak azaldu ditu, NAIZ Irratian.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Daniel Olçomendy turismo politikaren arduradunak adierazi du estrategiak «turismoaren inguruan pentsatzeko molde desberdin bat» eskaintzen duela. 2021ean hasi ziren estrategia osatzen, eta orain, 158 herrik adostu dute aho batez Euskal Hirigune Elkargoan.