IRRATIA

Hiria herri Bilboko aratusteetan

Bilboko aratusteek herri inauterien pareko hainbat elementu dituzte. Auzoek irekitzen dute hiri guztira hedatuko den inauteria.

Bilboko aratusteen 2024ko une bat. (Marisol Ramirez | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Farolin eta Zaranbolas dira Bilbon epaitzen dituzten pertsonaiak. Lehenaren leloa ‘Semper plus ultra’ da, beti harago; bigarrenarena ‘carpe diem’, gozatu ahal duzun bitartean. 

Bilboko aratusteetan atxilotu, epaitu eta ondoren eskarnioa egiten zaie. Frankismo ostean berreskuratutako jaien adierazgarri ere badira Bilboko aratusteak, eta baita azken urteetan etengabeko berritze eta eguneratzea izan dutenak ere.