«Ezkerraldeko borrokak bat dira, eta denok elkartu behar gara erronka horiei aurre egiteko»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Barakaldoko talde ekologista desberdinak kexu dira, bertako ingurune naturala suntsitu dezaketen askotariko proiektuen aurrean. Tartean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, Sasiburu eta Argalarioko parke eolikoak edota zonaldeko mendiak zeharkatuko lituzkeen goi-tentsioko linea.
Eguzkik guzti horien salaketa berri bat egin nahi izan du eta, horretarako, Aupa Hi! barakaldar musika taldearen babesa izan du oraingoan. ‘Beste behin’ abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte eta, horiei buruz hitz egiteko, taldekideetako bat izan dugu gaur gurean, Aritz Rubio gitar jolea.