Ituren, Zubieta eta Aurtitzeko inauteria; ikusgarriak ez dezala erritua itzali
Urtarrileko azken asteburuaren osteko astelehen eta asteartean Euskal Herri osoko begiradak Ituren eta Zubietara bideratzen dira. Transmisio emankorreko inauteria da herri hauetakoa.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ Irratia
Belaunaldi berrietara etenik gabe ari da iristen inauteria Ituren, Zubieta eta Aurtitzen. Ia aurkezpenik ez dute behar joaldunek herri batetik bestera egiten duten prozesio modukoak Euskal Herri osoa bertara begira izaten baita urtarrileko azken asteburuaren osteko astelehen eta asteartean. Kezkaren bat ere eragin du azken urteetan izan den gehiegizko bisitari kopuruak.
Ituren eta Zubietako inauteriaren iragana, oraina eta geroa izan ditugu hizpide ‘Herri inauteriak, iragana ate joka’ podcast saileko 6. atalean.