IRRATIA

«Senideen aurpegietan eta herriaren irribarrean nabaritu dugu zama nolabait arindu dugula»

Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiaren azken notak entzun genituen atzo Etxarri Aranatzen. Auzolanean, herritik herriarentzat egindako jaialdi honek azken hamar urtetan musikari ugari gonbidatu ditu. 

Zama Doinuz Arindu emanaldiaren uneetako bat.
Zama Doinuz Arindu emanaldiaren uneetako bat. (Iñigo Uriz | Foku)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


«Bi pertsonen arteko erokeriaren ondorioz jaio zen, eta herri mailako proiektu batean bilakatu da». Hamar edizio bete zituen Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiak atzo Etxarri Aranatzen, sarrera guztiak saldu ondoren.

Igandean, 'Azken doinuak etxerantz' izenpean, 17:30ak aldera hasi zen ekitaldia Zigor DZ-k gidatua eta Etxarriko Herri Eskola goraino betetzen zihoala, giro goxoago batean eta euskal eszenako artista ugari oholtzan. 

1975etik ia ez da denbora tarterik egon Etxarri Aranazko biztanleren bat kartzelan egon ez dena, 50 urteetan guztira 32 izan dira espetxeratuak. Gaur egun bide horren amaieran gaudelakoan, jaialdiak azkena egitea erabaki zuen Herri Eskola bete-beteta eta emozioak gainezka. «Preso, iheslari eta deportatuen auzia aldatu egin da, zama arindu egin da azken urteotan eta ondo egindako proiektu honek merezi zuen borobila izango zen amaiera bat» esan digu Mikel Mundiñano Zatok. «Senideen aurpegietan eta herriaren irribarrean nabaritu dugu zama nolabait arindu dugula».

Hamar urte hauetan 70etik gora artista izan dira parte hartu dutenak. «Bakoitzak bere lekutik eman du; musikariak izugarri eskertu behar ditugu, ahalegin hori ere balioan jarri behar da».