«Fabrikatzaileei zibersegurtasuna bermatzen diegu»
Aurkeztu berri dute 'Orbik Cybersecurity' start-up teknologikoa. Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmena da abiapuntua, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bilakatu da. Bertako zuzendari teknikoa da Odei Olalde eta produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea du erronka.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ikerlan zentro teknologikoak Orbik sortu du, industriari zibersegurtasuneko zerbitzuak eskaintzeko enpresa bat. Mondragonekin, orain, kooperatiba bilakatu da. Produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea izango du erronka, eta, horretarako, nazioarteko arauekin bat datorren segurtasun ziurtagiri bat eskainiko die fabrikatzaileei. Proba egiaztatuak egingo ditu horretarako laborategi batean. Bertako zuzendari teknikoa da Odei Olalde eta harekin izan gara.
‘Orbit Cybersecurity’ start-up teknologikoa aurkeztu berri dute. Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmenetik abiatuta, Lakuako Gobernuaren laguntzarekin kooperatiba bilakatu da. Produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea izango du erronka nagusia.
Olaldek azaldu du haien jarduna industrian zentratu dutela, gehien bat, ikusi baitzuten «fabrikatzen diren gailu eta makinak zertifikatzean bazegoela esparru bat froga teknikoak egiteko». Hori da, hain zuzen ere, haien laborategian egiten dutena, «froga teknikoak zibersegurtasuna frogatzeko industria gailuetan».
«Egiten duguna ditugunak “pen-test” antzekoak dira, “hacking” estiloko ariketak», adierazi du zuzendari teknikoak, baina beste era bateko lana ere egiten dute. Izan ere, aplikazio bat daukate, erasoak monitorizatzeko eta kudeatzeko baliatu daitekeena.
Sektore elektrikoa da egun duten bezero nabarmenena. Olaldek jakitera eman duenez, asko arautu duten sektorea da eta azpiegitura «oso kritikoak» dituena. Hori dela eta, sektore elektrikoa nahiko aurreratuta da zibersegurtasun kontuetan, beste alor batzuekin alderatuz gero: «Badakite zer nahi duten eta nola, eta froga egitearen zain daude».
Enpresak Basque Tek Venturesen laguntza izan du. Enpresa txikiei horrelako laguntzek «denbora eta airea» ematen diete, Olalderen hitzetan, hasiera batean ez baita erraza izaten bezeroak lortzea: «Sekulako inbertsioak egin behar ditugu saldu baino lehen». Enpresa txikiei laguntzeko neurri gisa ikusten ditu laguntzok, beraz.
Ez da erraza lan horren konkretua egiten duen laborategi bat aurkitzea, horregatik sartu dira esparru zehatz horretan. Hori dela eta, bezero asko lortzen ari dira, Euskal Herrian zein Europan, eta etorkizun oparoa dute aurretik.