'Argizaiola'
'Argizaiola' du izena Iñaki Palacios txistulariaren lan berriak, bere laugarrenak. Baga-Biga disketxearekin kaleratutako lan honekin ohiturei eta doinuei gorazarre egin nahi izan die.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Iñaki Palacios txistulariaren laugarren diskoa izango da Argizaiola. Heriotzaren eta iraganaren gurtzaren inguruko errituaetan oinarritu da musikaria diskoa osatzen duten 9 kantuak egiterakoan. Egurra eta argizaria inspirazio iturri izan dituelarik hainbat elementu berri erabili ditu musikatresna primitiboak eta beste soinu elektronikoak modu naturaean uztartuz. Kolaboratzaileak ere izan ditu,besteak beste Mikel Urdangarin edo Kalakan.