«Astebetean ez da arazoa konpontzen, horregatik eguneroko laguntza informatikoa behar zen»
‘Urrun da hurbil’ izenpean egoera lazgarrian bizi diren Saharako errefuxiatuei laguntzeko ekimen berri bat sortu dute Bixi-bixi eta Epi eta Blas elkarteek. Proiektuaren berri eman du Itziar Goienetxeak Bixi-bixi elkarteko kideak NAIZ Irratian eskainitako elkarrizketan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bost hamarkada errefuxiaturik daramaten sahararrei modu eraginkorragoan laguntzea hizpide izanik, Bixi-bixi elkarteak Epi eta Blas elkartearekin lankidetzan hezkuntza, osasun eta lan arloan sahararrek dituzten errekurtso eskasei aurre egiteko «eguneroko laguntza informatikoa» bideratu dute.
Nazioarteko herrialdeen eta Marokoren aberastasun ustiaketak eta deskolonizazio gerrak zuzeneko eragina du bertako biztanleriarengan.
Errekurtso eta elikagaian eskasia, geroz eta laguntza humanitario gutxiago edota 180.000 pertsona baina gehiago kanpin-dendetan bizi dira basamortu erdian.
Egoeraren benetako larritasunaz ohartzeko ordea, «bertaratzea» beharrezkoa dela adierazi du Goienetxeak. Oinarrizko laguntza xede izanik, elkarte eta bitarteko gehienak Euskal Herrian kokatzeak «eguneroko laguntza ahalbidetzea ezinezkoa» da. Hori da zehazki, ‘Urrun eta hurbil’ proiektuaren abiapuntuaren gakoa.
Hasierako txikitasunetik, amaierako handitasunera
Elkarte txiki batetik jaiotako proiektuak laguntza eta lankidetza ditu oinarri. Duela bi urte Saharan astebetez egoteko aukera izan zuen elkarteak eta hor hasi ziren ulertzen benetan Saharako lurraldeak zituen arazoez.
Astebetean ordea gauzaturiko laguntzak basamortu lehorrean, hondar ale bat soilik ez zela izan ohartu ziren. Orduan, benetako arazoa konpontzeko eguneroko laguntza informatikoarekin ideiarekin aurkitu ziren.
Behin ideia izanik, proiektua garatzen hasi ziren hezkuntzan, osasungintzan eta lan-eskaintzan zeuden arazoak ordenagailu bitartez Euskal Herrian konpontzeko asmotan. Horrela, mediku eskasiari eta beharrei laguntzeko eta egunerokotasunean oinarritzen den online sistema bat garatu dute.
Horrez gain, Garazi Alegria bezalako medikuek emakumeengan oinarritutako esperientzia eta hitzaldiak gauzatzen dituzte Saharan. Hasiera batean beldurrez hartutako proiektua izan zela nabarmendu du Goienetxeak. Izan ere, guztiz desberdina den gizarte eta kultura batean, Euskal Herrian ohikoak diren gaiez samurtasun kutsu batekin hitz egin beharra dago. Horrela, abortuaz, bularreko minbiziaz edota Garazi Alegriarekin bakarrik egoteko aukera izan zuten hitzaldira bertaratu ziren emakumeek.
Goienetxearen arabera, dinamika emakumeen ikuspuntutik gauzatu bazen ere, ‘Urrun eta hurbil’ proiektuarekin dinamika osasun, hezkuntza eta lan arloetara ere zabaldu nahi da.