IRRATIA

'Eguberri umama deluxe edition'

Gabonetako kantuez osatutako diskoa da ‘Eguberri umama (basque christmas songs): deluxe edition’, Juantxo Zeberiok orain hamarkada bat sortu zuen proiektuari segida ematen diona. Abesbatza eta jazza batuta, Gabonetarako proposamen ezberdina ondu du tolosarrak.

JUANTXO ZEBERIO
JUANTXO ZEBERIO (Gorka Rubio | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


«Kantatzen ditugun kantu horiek, bizirik daudenak, nire galbahetik pasa eta jendeari eskaini nahi izan dizkiot. Kantu guzti horiei omenaldi bat da disko hau» horrelaxe definitu du Juantxo Zeberiok argitaratu berri duen diskoa. Abesbatza eta jazza eskutik hartuta datoz ‘Eguberri umama (basque christmas songs): deluxe edition’ diskoan. Paraleloan saioan izan da musikari tolosarra lana aurkezten. abenduaren 20an Tolosako Leidorren eta 23an Iruñeko Gayarren izango da lana zuzenean entzuteko aukera.