'Klima-aldaketa' da urteko hitza UZEIrentzat
Muturreko gertakari meteorologikoek han eta hemen eragin dituzten arazo larrien harira, 'klima-aldaketa' da urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat. Hitzaren aukeraketari buruzko xehetasunak UZEIko kide Joxean Zapirainek eskaini ditu, NAIZ Irratian.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Protagonismo nabarmena izan du 'klima-aldaketa' hitzak urte osoan zehar, gizarteko etengabeko kezka orokorra bihurtuz. Lehen hilabeteetan lehorteak nagusitu ziren, eta uholde zein zikloiek eman diote amaiera 2024. urteari.
'Klima-aldaketa' ez da hitz berria; baina azkenaldian, komunikabideetan eta jendartean nagusitu den terminoa da. Hautua egiterako garaian UZEIk, Euskaltzaindiarekin batera, hizkuntzaren erabilpenean jarraipen eta behaketa «erraldoia» egin behar izan dute; eta, Zapirainen arabera, behaketa «ondo» egin duten zantzuak dituzte. Azaldu duenez, «galiziera eta katalana bezalako beste hizkuntzetan klima larrialdiaren terminoa ere urteko hitz bihurtzeko hautagai izan da».